2008 Hausteskunde Egitaraua (.pdf, 7.07 MB)
Gure egitaraua burutzeko 10 helburu argi azaltzen ditugu eta Hajek lortzeko, 10 proposamen bilakatu:
Gaur egun, ea 1000 milioi lagun, Espainiako biztanleria bider 20, eguneko dólar bat baino gutxiagorekin bizirauten dira.
Urtero, 11 milioi haur 5 urte bete baino lehen hiltzen dira pobreziarekin zerikusirik duten arrazoiengatik. Heriotza hauren % 70 elikapen txarragatik, edateko ur faltagatik, eta errez oso daitezkeen eritasunengatik, adibidez elgorria edo malaria. 5 urtetik behekoen heriotzen %99a herri txiroetan ematen da.
Bitartean, eta nahiz eta Laguntza orokorrean gehitu den, Espainiako Gobernuak, Afrikarako Laguntza murriztu du 2007an. Laguntzaren % 20a baino gutxiago Oinarrizko Giza Zerbitzuetarako da: Elikadura edo Osasuna.
Gure proposamena: Garapenerako laguntza ofíciala BPGko % 0.7ra gehitzea eta komertzio eta Ekonomi interesetatik aldentzea. Laguntza, Aurrerapen murriztuko herriei eta Elikadura, Hezkuntza edo Osasuna diren Oinarrizko Giza Zerbitzuetara bideratuz.
Ea 100 milio haur eskolarizatu gabe daude. %57a neskak dira.
Egoera hau izanik ere, espainiar gobernuak laguntza osoaren %10ª baino gutxiago ematen du hezkuntzarako eta Laguntza honen %10ª soilik oinarrizko hezkuntzarako.
Gure proposamena: Garapenerako Laguntza Ofiziala, hezkuntzaren arloan, pertsona guztientzako oinarrizko hezkuntza doan, derrigorrezko eta kalitatezkorako eskubidea bermatzeko eman benar da. Hezkuntzako GLO aurrerapen gutxiagoko herrietara, batez ere Saharapeko Afraikara zuzendu behar da. Gutxienez GLOko %70a hezkuntza del aeta, Oinarrizko eta Bigarren Hezkuntzan xedatu beharko litzateke, Garapenerako GKE koordinadoren proposamenaren arabera.
Minutuero, haurdunaldiarekin zerikusirik duten arrazoiengatik emakume bana hiltzen da: heriotza hauen %99a bilakaeran dauden herrietan gertatzen da. 2006an 2,9 milioi lagun hil ziren HIESak kutxatuta, eta 1,7 milioi tuberkulosiagatik.
Espainiar gobernuak Laguntza osoaren %10ª baino gutxiago xedatzen du Osasun arloan.
Gure proposamena: espainiar kooperazioak osasun-zerbitzuetarako sarbide doan eta unibertsala bermatu behar du. Espainiar GLO osoa Osasunean bikoiztu egin beharko litzateke datorren legegintzaldian, Barne Produkto Gordinaren (BPG) % 0,1 erako ojeras, % 0,7 helburu orokorra gorabehera.
Gure munduan 900 milioi laborarik ez dute bizirauteko merkatuetan sartzeko aukerarik. Europan behi batek Europar Batasunarengandik jasoteko laguntza afrikar lagun batenarena baino ehun bider haundiagoa da. Ekoizpenerako sorospen eta arantzeletako EBko politikak, Europako garapenerako laguntza ofizialaren edozen balizko eragin onuragarri, ezeztatzen du.
Gure proposamena: Europar Batasuneko Amankomuneko Nekazal Politikaren sakaoneko erreforma proposatzen dugu, eta Espainiaren inplikazio haundiagoa Komertzioko Munduko Erakundean herri hauei laguntza emateko nazioarteko komertzioan libreki sar daitezen.
Jabetza intelektualeko arauek ez dute izten herri txiroei euren osasun publikoa babesten. Saharapeko Afrikako herrien Osasun aurrekontuaren % 50a baino gehiago farmazi laborategiei patenteak ordaintzeko erabilten da, medikuen erretenzioa eta ospitalen eraikuntza ezabatuz.
Birusa daukaten emakume haurdunene % 89ak, euren seme-alabei IHESaz ez kutxatzeko beharrezko tratamenduak ezin dute eskuratu.
Saharapeko Afrikan IHESaz kutxatutakoen %28a soilik ari dira birusen kontrako tratamendua.
Gure proposamena: Dohako Deklarazioaren Betearaztea, derrigorrez, OMEko partaideek onartutakoa, deklarazio horretan herri horiek nahitanahiez sendagai jenerikoen esportazioa herri txiroei errezetatzeko agindua zuten, herri hauek berezko ekoizpenerako ahalmen urrikoak direlako, eta horrela jabetza intelektualeko arauek ez dute Hegoaldeko herriak eragotziko euren osasun publikoa babesten.
Herri hauetariko askok Hezkuntzan edo Osasunean baino, beraien aurrekontuaren zatirik haundiena Iparraldeko Herrienganako zorra ordaintzen xahutzen dute.
Gure proposamena: Aurrerapen murriztujo herrien zorra erabatzea, eta giza-garapen ertaineko herriena gutxitzea, zor eragiketak giza-inbertsioekin lotuz.
Defentsako Ministeritzaren aurrekontua, bere erakunde autonomoena, eta Defensarako lotutako beste partidak, %6a gehitu zen 2007an 17.000 milioi eurora helduz, Estatuko Aurrekontu Orokorren ea %10ª.
I+B militarrak herri-dirutik 1600 milioi eskuratu zuen, hau da, osasun ikerkuntzak baino 5 bider gehiago, unibertsitateek ikerkuntzako jasotako baino bikoitza, eta nekazal-ikerkuntzak baino 20 bider gehiago.
Gure proposamena: Defentsa ezin daiteke izan haskuntza haundieneko aurrekontu-partida. Aldiz, aurrekontuaren apurkako murrizketa proposatzen dugu, armen ikerkuntzarako dirutza erabatuz (1600 milioi euro) eta baita atzerriko ekintza militarrei lortutako dirutza ere.
Espainiak 200.000 etorkin hartzen ditu urtero. Kanariasetako kostaldera paterez, kaikoez edo zodiak lantxez ailegatzen saiatu ziren atzemandako Afrikar etorkinen kopurua 2006 urtean 31.000 baino gehiagokoa izan zen, 2006 urtean, 6000 onartutako heriotzak izan ziren kanariar eta afrikar kostaldeetan (benetazko heriotzak baino askoz ere gutxiago).
Gure proposamena: ezin dugu pentsa inmigrazioa geldituko denik mugetako kontrolak gehitzen edo Ceuta eta Melillako hesiak handituz. Nahitaezkoa da política serioagoa Espainiera edo “garatuak” diren beste herrietara ehunka mila lagun helerazten dituzten arrazoiak erasotzea beharrezkoa da.
Gure proposamena pobreziaren ezabatzean datza, horrek errotik konponduko dira “Etorkizuna hobea” bilatuz euren bizitza arriskuan jartzen duten pertsona askoren arazoak.
Azken 15 urteetan soilik, munduak basoen %13a galdu du. Inbernadero eraginako gasen %18 eta 25 bitartea deforestazioatik dator.
Gure proposamena: Hegoaldeko herrien garapenean inbertitu, euren baliabide naturalak gainhustiatzeko beharra kenduz, eta nekazal ekoizpenerako hesi kometzialak kendu, horrela euren lurretako lantze porgresiboa erraztuko da eta baliozko ekosistema naturalak babestea lortuko dugu.
Gaur egun krisiak, gatazkak eta mehatxuak dira nagusi munduan. Atentatu terroristak, eraso suizidak, herritarren bahiketak, gizakiaren oinarrizko balioen kontrako arauak inposatu nahi duen gizarte-aurkako talde baten baino aurkezpenak ez dira.
Ezerkere ez du justifikatzen edo legeztatzen biolentzia pertsonen aurkako ekintzak, terrorismoa, e.a.
Hala ere, argi dago biolentzia ingurune txiroetan errazago ematen dela itxaropen eza sasi ilusioez ordezkatzen delako sarritan. Fundamentallismoak haztegi garrantsitsua dute jende txiroaren artean, hezkuntza eta baliabide faltagatik.
Gure proposamena: Munduko bakea ez da posible biztanleriaren ea erdiak egunean 2 euroekin baino gutxiago bizirauten duelarik. Berriz ere arrazioak moztu behar dira, itxaropen eza sortarazten duen pobrezia ezabatu behar da...